Nortzuk garen

Itzultzaile profesionalez osatutako talde bat gara, urtetako jardunean lortu dugun esperientzia eta itzulpenaren eta egokitzapenaren eremuetako prestakuntza gorenekoa lagun ditugula.

Ikasketei dagokienez unibertsitateko ikasketak ditugu, hainbat arlotakoak gainera. Itzulpengintzako ikasketak, filologiak, zientzietako karrerak eta baita masterrak eta doktoradutzak ere.

Bulego zabala dugu eta tresna teknologiko eguneratuez hornituta gaude. Horri esker, bezeroaren neurriko produktua eskaintzen dugu, eskatutako epearen barruan eta erabateko konfidentzialtasunez, Datuak Babesteko Legearen ildotik.