Itzulpenak

Mota orotako itzulpenak egiten ditugu gaztelaniatik euskarara eta alderantziz: liburuak, txostenak, curriculum-diseinuak, publizitatea, administrazioko gaiak, arau subsidiarioak, ediktuak, aktak, etab.

Gure eguneroko lanean mota guztietako gaiak jorratzen ditugu, bai administrazioarekin zerikusia dutenak eta baita zientziaren arloarekin zerikusia dutenak ere. Eskarmentu zabala dugu Jaurlaritzarentzat, foru-aldundientzat, udalentzat eta beste hainbat erakunderentzat egindako lanetan. Horrez gain, unibertsitate, zientzia-erakunde, museo eta abarrekin elkarlanean dihardugu, une bakoitzean sotzen zaizkien itzulpen-premiak asetzen.

Beste hainbat hizkuntzatan ere lan egiten dugu: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, galiziera eta katalana.