Transkripzioak

Audio eta bideoko transkripzioak (biltzarrak, hitzaldiak, solasaldiak, elkarrizketak, etab.).

Arlo honetan eskaintzen duguna hitzak biltzeaz haraindi doan lana da. Lehenik eta behin audioan dugun testu osoa idazten dugu, transkribatu egiten dugu, eta behin testu osoa jasota daukagunean orraztu egiten dugu argitaratzeko moduan uzteko.

Izan ere bat-bateko hizketaldietan ugariak izan daitezke maiz errepikatzen diren makuluak, tarteka egiten diren akatsak, esaldi amaitu gabeak, eta abar. Halakoetan testuari ematen diogun orrazketaren bidez idatzita sortutako testua balitz bezala uzten dugu, argitaratzeko moduan.

Transkripzioak egiteko azken-azkeneko tresna informatikoak ditugu gure lana bizkor eta erabateko kalitatez egin ahal izateko.